USO DE COOKIES

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de usuario y ofrecer contenidos de interés.
A través de las cookies no recogemos información de carácter personal. Usted puede permitir el uso de cookies o rechazarlo mediante el cambio de su configuración.
Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
Si continua con la navegación está aceptando el uso de cookies.

  • “EL JUEGO Y LA EDUCACIÓN EN TIEMPOS REVUELTOS” ZIKLOA
    02/12/2020
    “EL JUEGO Y LA EDUCACIÓN EN TIEMPOS REVUELTOS” ZIKLOA WEB-MINTEGINAREN ZIKLOA
Berri guztiak ikusi

“EL JUEGO Y LA EDUCACIÓN EN TIEMPOS REVUELTOS” ZIKLOA

  • 02-12-2020

Abenduan, web-mintegien ziklo hau abiaraziko dugu, asmoa izanik gogoeta egitea jolas-teknikak eta -dinamikak ikaskuntza- eta heziketa-prozesuetan aplikatzearen gainean.

 

 

Gure helburuetako bat da, eta pentsatu nahi dugu heziketa-programa moduan ditugun balioetako bat ere, heziketa-komunitateari lagun egitea iraunkortasun edo jasangarritasuneranzko bidean.

 

Hainbat urtean, ikaskuntzak partekatu ditugu zuekin mintegietan eta ingurumen-gaiei buruzko lantaldeetan (konpostajea, hondakinen kudeaketa eskolan…). 2020 honek, ordea, egoera berriak ekarri dizkigu, haietako asko inoiz pentsatuko ez genituenak, eta denok berrasmatu behar izan dugu geure burua.

 

Mancoeducak jauzi egin du arlo digitalera ikastetxeetatik gertuago egon ahal izateko, eta jolas-estrategiak baliatu ditu etengabe bere edukiak erakargarriagoak egiteko eta jardueretan parte hartzen duten pertsonengan ikasketa esanguratsuak lortzeko.

 

Hori egiteko bidean, hausnartu egin dugu, luze pentsatu eta zenbait ondorio atera. Eta ondorio nagusietako bat izan da zuek behar zaituztegula jauzi honetan. Horregatik sortu da “EL JUEGO Y LA EDUCACIÓN EN TIEMPOS REVUELTOS” ziklo hau. Zehazki, hiru web-mintegi proposatuko dizkizuegu bertan, heziketarekin, iraunkortasunarekin eta ikasteko egoera berriekin lotutako gaiak batzen dituztenak, eta jolasa aitzakia izango da, josteta hutsetik harago doazen prestakuntza-helburuak lortzeko.

 

 

 

 

Zuzenean ikusi ahal izango dituzu web-mintegiak, Youtubeko gure kontuaren bidez. Hemen duzu sartzeko lotura:

 

 

 

 

 

 

Jarraian, web-mintegietako bakoitzaren azalpen labur bat duzue eta bai parte hartzeko lotura ere:

 


 

1. saioa: Actitud Lúdica y Play Thinking

Txostengilea: Esther Hierro. Enpresa: Marinva

Eguna eta ordua: abenduak 15. 17:00etatik 18:00etara


Jolasari buruzko motibazio sakonenera bideratutako saioa.

Zer aurkituko duzu saio honetan?

Nola jolas-pentsamenduak (play thinking) laguntzen digun sortzen egotea merezi duen inguruneak. Nola trebatzen eta eraldatzen gaituen. Eta zergatik den beharrezkoa jolasa, bereziki bizitzen ari garena bezalako errealitate paraleloetan.

 



2. saioa. ¿Cuál fue el último juego al que jugaste? 

Txostengilea: Norberto Cuartero. Maisua eta irakaslea UNIR unibertsitatean

Eguna eta ordua: abenduak 16. 17:00etatik 18:00etara


Saio honetan, irakasleen jolas-sena esnarazi nahi dugu. Hezkuntzaren arlorako berariaz sortutako jolasak ezagutuko ditugu, jada badauden jolasak erabili eta egokitzen ikasiko dugu, elementuak erabiltzen gure onerako, eta edozein eduki didaktiko jolas bihurtzeko bidea emango diguten tresna digitalak ikusiko ditugu. JOLASTUKO GARA?


 

 

3. saioa. Gamificación ¿Se puede diseñar la diversión?

Txostengilea: Iñaki Huarte. Enpresa: Ouiplay

Eguna eta ordua: abenduak 17. 17:00etatik 18:00etara


Iruditu dakigukeenaren aurka, pertsonengan motibazioaren grina pizteko egon litezkeen gakoetako bat bihurtu da jolasa. 

Tailerra hasteko, jolasak eraikitzearen azpian dauden oinarriak aurkeztuko dira, pertsonengan motibazioa pizteko funtsezko printzipioei helduta. Xede serioak dituzten jolasen gainean lan egingo dugu.